Buruz Burura nor: Ezkurdia hala Merino

Guaixe 2013ko apirilaren 23a

Buruz Buruko atarikoa (Altsasuko Burunda frontoian, ostiralean, 22:00etan. ETB1)Merino II-EzkurdiaHasierako partida: Retegi Bi-Peñagarikano / Aritz Lasa-MerinoEzkurdiak hala Merinok. Nork lortuko du Buruz Bururako tokia? Ostiralean jakinen dugu hori, Altsasuko Burunda pilotalekuak gaueko hamarretatik aurrera hartuko duen atarikoan. Aurretik binakako partida antolatu du Aspek. Jaialdia zuzenean eskainiko du ETB1ek. Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarra Aritz Lasa bidean uztetik dator, eta David Merinok berdina egin du Aitor Zubieta etxarriarrarekin. Hortaz, bi pilotariak sasoian iritsi dira atariko honetara, helburu argiarekin: Buruz Burukorako tokia lortzea. Biek dituzte aukerak, Merinok, akaso, esperientzia gehiago bere alde. Baina espero dezagun arbizuarrak aurrera egitea, zaleen babesarekin jokatuko duen partidan. SarrerakSarrerak salgai daude Arbizuko Karrika tabernan eta Altsasuko frontoiko tabernan. Zubietak ezin izan zuen MerinorekinBuruz Buruko atarikoan Aitor Zubietari 19-22 irabazi zion David Merinok, hori bai, gogor izerditu eta gero. Partida oso paretsua izan zen, edonork irabazi ahal izan zuena. Partida gogorra izan zen, 326 pilotakada izan zituena. Nahiz eta Zubietak kolpe hobeagoa izan eta Merino dominatu, ez zuen abantaila hori bere alde erabili eta, tamalez, errioxarra gailendu zitzaion etxarriarrari. Derby sakandarrarik gabe geratu gara.