Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aloñako Igoera (Oñati. 15,5 km. 2200 m desnibela. Korrikan eta parapentez)1.Javier Olaberria: 1:16:2825.Oliver Moreno (parapentez): 1:29:5528.Aritz Munarriz: 1:30:0948.Mikel Berastegi: 1:33:2460.Patxi Rubio: 1:35:2983.Iraitz Senar: 1:38:42151.Arantzazu Larrañaga: 1:48:49202.Luis Tome: 2:00:49Mendi lasterketa berezia izan zen igandean Oñatin, 9. Aloñako igoera. Aldi berean mendi lasterketa eta parapente lasterketa zen. 233 parte hartzaile izan ziren, eta gehienek korrikan osatu zuten proba. Orozkoko Javier Olaberria izan zen txapelduna (1:16:28). Hala ere, batzuk Aloñatik parapentez jaistera animatu ziren. Proba bukatu zuten 7 sakandarren artean 6 korrika ibili ziren eta horien artean Aritz Munarriz etxarriarra izan zen azkarrena (28.a, 1:30:09). Oliver Morenok parapente modalitatean hartu zuen parte eta 4.a izan zen, probako sailkapen orokorrean 25.a (1:29:55). Beñat Zubillagak irabazi zuen parapente txapelketa (1:23:56). Emakumezkoetan Maite Maiora izan zen garailea, helmugan 17.a sartu eta gero (1:26:46). Sakandar bakarra, Arantzazu Larrañaga, 151.a sailkatu zen (1:48:39)Ander Unzurrunzaga 2. beteranoa UrnietanIgandean Urnietako mendi lasterketa jokatu zen (21,6 km). 319 korrikalari iritsi ziren helmugara, Jokin Lizeaga buru zela (1:49:49). Ander Unzurrunzaga etxarriarrak lasterketa ona egin zuen eta 14.a heldu zen helmugara, probako bigarren beteranoa (2:04:54). Jose Javier Maiza etxarriarra 21.a izan zen (2:08:52) eta David Irigoien urdiaindarra 296.a (3:11:01). Igandean bi lasterketa jokatuko dira: Arratzu-Urdaibai (30 km) eta Untzeta igoera (10,5).