Felix Benjumea 10.a San Adriango duatloian

Guaixe 2013ko apirilaren 23a

Larunbatean San Adriango Duatloia jokatu zen (3,5 km korrikan, 12,5 km bizikletan eta 1,5 km korrikan). Saltoki taldeko Martin Ignazio Muller nagusitu zen (1:13:42) ehundik gorako partaideen artean. Sakana Triatloi Taldeko kideak oso ongi ibili ziren. Felix Benjumea 10.a izan zen (1:17:14), Francisco Javier Gomez 15.a (1:18:23), Sergio Garcia de Eulate 22.a (1:20:28) eta Juan Carlos Gomez 46.a (1:25:28). Sakana bosgarrena Eguesibarko taldekako erlojupekoanApirilaren 13an Eguesibarko Duatloia jokatu zen Sarrigurenen, taldekako erlojupekoa (5 km korrikan, 21 km txirrindulan eta 2,5 korrikan). Saltoki taldea izan zen garailea (1:00:22). Sakana Triatloi Taldea 5.a sailkatu zen (1:04:58), Javier Borregak, Juan Carlos Gomezek, Sergio Garcia de Eulatek eta Francisco Javier Gomezek egindako lanari esker.