Institutu berriaren eskariarekin Arartekoarengana

Guaixe 2013ko apirilaren 23a

Francisco Javier Eneriz Olaetxea arartekoak gaur jaso du Iruñeko iparreko Institutu Batzordearen berri. Biurdana, Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larrainzar eta Irurtzungo ikastetxeetako Guraso Elkarteek sortutako batzordeak Arartekoaren erregistroan Hezkuntza Departamentuaren eta bere Kontseilariaren jokabidearekiko kexa aurkeztu dute. Izan ere, informazio eske egindako hiru eskaerari oraindik ez baitie erantzunik eman (bat 2012ko irailaren 27koa, eta beste bi 2013ko otsailaren 7koak).Horrekin batera, Biurdana insititutua masifikatuta dagoela eta Iruña iparraldean beste ikastetxe bat behar dela adierazten duen eskaera ere aurkeztu dute. Eskaera horrek aipatutako ikastetxeetako eskola kontseiluen, Nafarroako Parlamentuaren eta Iruñeko udalaren atxikimendua du.