AHT lotura nondik egin aztertzeko eskatu diote Madrili

Guaixe 2013ko apirilaren 24a

Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko AHT lineak (Iruña-Itxaso) nola lotu aztertzeko egitasmoa indartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari. Eskaera hori atzo egindako bileran adostu zuten Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Sustapen kontseilari Luis Zarralukik. Biek ere Espainiako Gobernuari eskatu diote 2011n lotura ikertzeko sinatutako hitzarmena bete dezala, ez baitu martxan jarri. Horretaz gain, bi gobernuetako kideak garraio azpiegitura, logistika (Nafarroa euskal portuekin lotzea) eta uren inguruko gaiak ere aztertu dituzte.