Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilean langabeziak hartu zuen gorako joera martxoan eten zen eta 8 hilabetetan estrainekoz langabeziak behera egin zuen Sakanan. 2.008 pertsona ziren martxo akaberan lan bila zeudenak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden sakandarretatik gizonezkoak 1.015 dira (%50,55), aurreko hilean baino 2 gutxiago. Emakumezko langabeak, berriz, 992 dira (%49,45), 11 gutxiago. Adinari dagokionez, langabetu gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte: 969 (%48,94; aurreko hilean baino 20 gutxiago). 45 urtetik gora eta lan bila daudenak 815 sakandar dira (%40,59; 5 gehiago). 25 urte baino gutxiago duten eta enplegu bulegoan izena emana duten 224 sakandar daude (%11,16; 2 gehiago).Sektoreei dagokionez, lan eskaintzen erdia, %50,55, zerbitzuan aritzeko da (1.015; aurreko hilean baina 6 gutxiago). Industrian lan egin nahi lukete langabeen %34,61k (695; 1 gutxiago). %7,97 prest dago eraikuntza arloan aritzeko (160; 2 gutxiago). Lehen sektoreak, berriz, eskaeren %1,84 jaso du (37; berdina). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,03 dira (101; 3 gutxiago).Langabezia udalerrikaUdalerria Guztira AldeaAltsasu 986 -12Arakil 88 -2Arbizu 75 0Arruazu 3 -1Bakaiku 21 -1Ergoiena 13 -1Etxarri Aranatz 212 -4Irañeta 8 1Irurtzun 207 5 Iturmendi 15 -1Lakuntza 109 5Olatzagutia 144 -6Uharte Arakil 63 -1Urdiain 39 5Ziordia 25 0Guztira 2.008 13