Aurreko asteburuan eman zitzaion hasiera Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin antolatutako VI. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketari. Bi mailatan jokatuko da: 1. mailan (9 bikote) eta 2. mailan (9 bikote). Hasierako ligaxkan 9 jardunaldi jokatu eta gero, ekainaren 21ean eta 22an finalerdiak jokatuko dira eta ekainaren 28an edo 29an finalak. Partidak Olaztiko eta Etxarri Aranazko frontoietan jokatuko dira. Emakumeen Frontenis Txapelketa. 2. jardunaldiaLehen maila (Olaztin, ostiralean)19:00etan: Eider - Laura / Edurne - Vanesa19:30ean: Kristina - Maialen / Beronika - Maite20:00etan Ainhoa - Txaro / Leire - Oihane20:30ean: Ruth - Yolanda / Mireia - ElenaAtsedena: Yanira - Maite2. maila (Etxarri Aranatzen, ostiralean)20:00etan: Maider - Leonor / Ane - Uxue20:30ean: Izaskun - Mirentxu / Andrea - Izar21:00etan: Marta - Maite / Uxue - Irati21:30ean: Maria - Maider / Amaiur - IratiAtsedena: Jone - UxuneLehen jardunaldiko emaitzak:2. maila Uxue-Irati 25 / Maria-Maider 20Andrea-Izar 25 / Marta-Maite 22Jone-Uxune 15 / Maider-Leonor 25Ane-Uxue 25 / Izaskun-Mirentxu 13Atseden: Amaiaur - Irati1. mailaBeronika-Maite 24 / Ainhoa-Txaro 25Edurne - Vanesa 25 / Kristina-Maialen 20Yanira-Maite 25 / Eider-Laura 19Atseden: Mireia - Elena