15 lanpostu berri sortu dituzte 3 enpresek

Guaixe 2013ko apirilaren 25a

3.012.561,4 euroko inbertsioa egin dute eta 602.512,28 euroko laguntza eman die Nafarroako Gobernuak, hau da, %20Sakanako hiru enpresa txiki edo ertainek jaso dute Nafarroako Gobernuaren laguntza. Enpresa mota horrek kreditua eskuratzeko duten arazoengatik justifikatu du gobernuak laguntza horiek eman izana. Industria arloko inbertsio horiek dagoeneko eginak edo ia eginak daude.Irurtzunen Neumáticos Iruña SL-k motordun ibilgailuendako piezak eginen ditu. 1.853.619 euroko inbertsioa egin du. Gobernuak 370.723,8 euroko laguntza eman dio. Sei langile ariko dira Irurtzungo enpresan (taldeak guztira 47 ditu). Olatzagutiko Makinaria Ormazabal SL (Makor SL) makineria konpontzen ariko da. 533.557,17 euroko inbertsioa egin du eta 106.711,43ko laguntza jaso du. Bost langile finko izatetik sei izatera pasako da enpresa. Azkenik, Kalpe Calderería Pesada SL-k 625.385,23 euroko inbertsioa egin du ingeniaritza mekanikoan aritzeko. Gobernuarengandik 125.077,05 euro jaso ditu. Zortzi lanpostu berri sortuko dira.