Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den urteko gariletik aurtengo garagarrila akabera arte euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren sakandarrak Mank-en diru laguntza eskatzeko aukera dute. Berdin da ikastaro estentsibo, trinko, barnetegi edo informatika bidezko ikastaroak egin dituzten. Eskatzaileen artean 23.000 euro ditu banatzeko Mank-ek. Laguntza eskatzeko eskabidea garagarrilean zabaldu eta garilarekin batera itxiko da. Ikastaroaren %80an edo gehiagoan parte hartu duten ikasleek soilik eskatu ahalko dute laguntza. Eskatzaileek eskabide ofiziala betetzearekin batera, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, asistentzia edo aprobetxamendu ziurtagiria, matrikularen ordainagiria eta beste entitateei eskatutako diru-laguntzen inguruko aitorpena. Mank-etik zehaztu dutenez, langabeei egokituko zaien diru-laguntzaren zenbatekoa gainerako eskatzaileena baino %25 handiagoa izanen da. Langabeek, hori bai, eskaera egiterakoan bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu beharko dute. Eta inori ez diote 500 euro baino gehiago emanen.