Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ahalik eta lasaienen egotea eta igandea lehenbailehen iristea. Hori da Jose Javier Zabaleta pilotari sakandarraren nahia. "Orain lasai nago, baina finala gerturatu ahala urduritasuna nabaritzen hasiko naiz" adierazi zigun aurreko astean. Espero dezagun Etxarrengoak finalaren presio handi hori ahalik eta hobekien ematea, gizon lasaia baita. Eta umila. Egin duen lorpenarekin, txapelketan debutatu eta finalera heltzea, harrigarria. Txapelketa bikaina egin du Irujorekin batera, baina bera gustura bizpahiru partidekin geratu da soilik. "Beti dago zerbait ikasteko" dio. Azken egun hauek eromena izan dira: medio guztiak atenditu, entrenatu, finalerako prestatu... baina iritsi da ordua. Gainera, oso final estua aurreikusten da, Berasaluze II-Albisuk behetik gora egin dutelako eta sasoi betean daudelako. Ongi iritsi dira lau pilotariak finalera eta ikuskizuna ziurtatuta dago. Hala ere, badirudi dirua Irujo-Zabaletaren alde aterako dela. "Konfiantzarekin daude Berasaluze eta Albisu, ongi. Niretzat ez dago faboritorik. Oso estua dago gauza" nabarmendu du. Materialarekin kontentuMaterial aukeraketa atzo egin zen eta lau pilotariak kontentu geratu ziren materialarekin. Irujok eta Zabaletak pilota biziagoak hautatu zituzten, bote gehiago dutenak. Argi dago estrategia, txapelketan barna egin duten moduan, kontrako atzelaria, Albisu kasu honetan, kargatzea. "Berdin zaigu nola jokatu baina argi dago Albisuk bost térditik atzera joka dezan lortu behar dugula. Lautik eta jotzen hasten baldin bada, akabo" adierazi zuen Irujok. "Badakit ni kargatzen saiatuko direla. Bi atzelarioei dominatzea gustatzen zaigu, eta ea nork irabazten duen" gaineratu zuen Albisuk. "Lehen tantoak garrantzitsuak izango dira. Ondo hasi eta abantaila txikia lortuz gero, lasaiago jokatzeko aukera izango dugu" nabarmendu zuen, aldiz, Zabaletak. Hortaz, dena prest dago igandeko zita handirako. Finalak ikusmira handia piztu du Sakanan, bereziki Arakil aldean, eta igandean denok egongo gara Bilbora begira. Albisuk zaleak LakuntzanZabaleta da finaleko ordezkari sakandar bakarra, baina Jon Ander Albisuren ama lakuntzarra da, eta, hortaz, Ataungoak baditu jarraitzaileak ere Lakuntzan. Arakildik autobusaArakilgo Udalak autobusa antolatu du, igandean finalera joateko. 15:00etan abiatuko da Etxarrendik eta 20:00ak aldera itzuliko da (erroldatuek 2 euro eta gainontzekoek 6 euro). Izena emateko Arakilgo Udalera deitu behar da (948 500 101).GERTUTIKJose Javier ZabaletaLortu duzuna ikusgarria da.Oso pozik nago debutatu eta finalera heldu naizelako. Behin helduta, dena nahi duzu. Zer diozu Bizkaia frontoiaz? Nahiko noblea da. Finalak beti dira partida ezberdinak; igandekoa ez da ligaxkako partida bat bezala izango. Etxarrenen, kontentu!Beno, baietz pentsatzen dut...Senitarteko eta lagun asko joango dira finalera?150 sarrera eman zizkidan enpresak eta familiari eta hurbilekoei banatu dizkiet. Zorte on eta ea txapela Sakanara etortzen den!Eskerrik asko.