Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, goizeko 6:00etan, Hiru Baselizak ibilbidekoak aterako dira, eta 7:00etan, Gaztelu-Larrazpil ibilbide laburrekoakIrurtzungo Iratxo mendi elkarteak antolatuta, bihar Sakanako 24. Ibilaldi Handiari ekingo diote mendizaleek. Nobedade moduan, goizeko 6:00etan ibilbide luzea, Hiru Baselizak izenekoa, osatuko duten mendizaleak aterako dira, eta 7:00etan, aldiz, ibilbide laburra, Gaztelu-Larrazpil, aukeratu dutenak. Jakina denez, proba ez lehiakorra da eta Nafarroako eta Euskal Herriko mendi ibilbideen zirkuituan sartuta dago. Ibilbide luzean San Donato, San Migel eta Trinitatea baselizak lotuko dituzte mendizaleek, Sakanari buelta ederra emanda. Hau da mendizaleek gehien maite duten aukera. Aurten, Aralarko jaitsiera Agiritik egin beharrean Atatik egingo dute. Gainontzean, ibilbidea betikoa da. Goitik behera aldatu dena, ordea, ibilbide laburra da. Gaztelu-Larrazpil ibilbidea prestatu dute Iratxokoek, laburragoa eta horren gogorra ez dena, mendizaleek egindako proposamenei jarraiki. Larunbaterako euria iragartzen dute, baina, hala ere, XXXX mendizalek eman dute izena, aurretik. Bihar, probaren egunean bertan, izena eman daiteke (12 euro), Iratxo elkartean, goizeko 5:00etatik aurrera. Ohikoa denez, ibilbidea bukatzerakoan diploma eta oroigarria jasoko dute mendizaleek eta mendi materiala zozketatuko da. Gainera, masajea hartzeko aukera izango dute Surya masaje eskolari esker. Dena antolatzeko Iratxo elkarteak 50 boluntario mugituko ditu. www.iratxoelkartea.comSakanako Ibilaldi Handiaren informazio guztia. Ibilbide luzea: Hiru baselizak (55,6 km. 3000 m desnibela)6:00etan abiatuta: Irurtzun - Izurdiaga - Urritzola - Gazteluko Lepoa - Txurregi - Iturria (hornidura) - Euskal Herriko Erdigunea (Olibesarioko saroian, N.42º52´59´´.W.1º56´08 koordenada geografikoan) - Uharteko Ataka - San Donato (kontrola) - Aritza - Uharte Arakil (kontrola+hornidura) - San Migel santutegia (kontrola+hornidura) - Madotz (kontrola +hornidura) - Larrazpil - Goldaratz - Kaxerna (hornidura) - Trinitatea - Irurtzun (kontrola+hornidura). Ibilbide laburra: Gaztelu-Larrazpil (31.2 km. 1150 m desnibela)7:00etan abiatuta: Irurtzun - Izurdiaga - Urritzola - Pagadia - Gaztelu - Gaztelu lepoa - Ekaiko pista - Ekai (kontrola+hornidura) - Etxarren - Itxasperri - Madotz (kontrola+hornidura) - Larrazpil - Goldaratzeko bidea - Etxeberriko bidegurutzea - Zubi berria - Irurtzun (kontrola+hornidura).