Kadeteen lasterketa etzi Altsasun

Guaixe 2013ko apirilaren 26a

Igandean 26. Burunda Txirrindularitza Kluba Trofeoa jokatuko da Altsasun, kadeteen mailako 50 km-ko lasterketa, goizeko 11:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatik abiatuko dena. Txirrindulariak Etxarri Aranatzeraino joango dira, hango errotondan buelta hartu eta Ziordiraino heltzeko. Han buelta hartu eta Olaztin portuan gora egingo dute, Altamiratik jaisteko. Atzera ere Etxarriraino helduko dira, buelta hartu eta Altsasuko helmugaraino iristeko. Afizionatuak Arabako 2 egunetanAsteburuan 23 urtez azpiko afizionatuek Arabako 2 egunak Challengea izango dute jokoan. Larunbatean taldekako erlojupekoa jokatuko da, Oionetik Bastidaraino, 16:00etan abiatuta. Eta, igandean, 118,5 km-ko lasterketa, goizeko 10:00etan Gasteizen hasi eta bertan despedituko dena.