Buruz Burura nor: Ezkurdia ala Merino. Altsasuko Burunda frontoiak erabakiko du.

Guaixe 2013ko apirilaren 26a

Buruz Buruko atarikoa (Altsasuko Burunda frontoian, ostiralean, 22:00etan. ETB1)Merino II-EzkurdiaHasierako partida: Retegi Bi-Peñagarikano / Aritz Lasa-MerinoEzkurdiak ala Merinok. Nork lortuko du Buruz Bururako tokia? Gaur jakinen dugu hori, Altsasuko Burunda pilotalekuak gaueko hamarretatik aurrera hartuko duen atarikoan. Aurretik binakako partida antolatu du Aspek. Jaialdia zuzenean eskainiko du ETB1ek. Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarra Aritz Lasa bidean uztetik dator, eta David Merinok berdina egin du Aitor Zubieta etxarriarrarekin. Hortaz, bi pilotariak sasoian iritsi dira atariko honetara, helburu argiarekin: Buruz Burukorako tokia lortzea. Biek dituzte aukerak, Merinok, akaso, esperientzia gehiago bere alde. Baina espero dezagun arbizuarrak aurrera egitea, zaleen babesarekin jokatuko duen partidan. Nolanahi ere, faborito argirik gabeko partida da, eta morbo puntu bat duena, Binakakoan elkarren kontra jokatu zuten partidan tentsio handia egon zelako bi bikoteen artean, Ezkurdia-Zubieta eta Titin-Merino. Buruz burukoan ondoko pilotariak ariko dira: Asegarcetik Aimar Olaizola (egungo txapelduna), Idoate, Bengoetxea VI, Asier Olaizola, Urrutikoetxea, Albisu, Beroiz eta Iker Arretxe, eta Aspetik Irujo, Xala, Barriola, Jaunarena, Gonzalez, Retebi Bi, Zabaleta eta Ezkurdia edo Merino. SarrerakSarrerak salgai daude Arbizuko Karrika tabernan eta Altsasuko frontoiko tabernan. Harmailekoak 15 euro eta kantxakoak 25 euro.