Ez da erraza homosexualitatearen tabua apurtzea, ezta Sakanan ere. Betidanik entzun izan ditugu milaka klixe gai honen inguruan baina badira ere milaka modu homosexualitatea ulertzeko.Ralf König komikigile Alemaniarra oso ezaguna da Europan bere gizakien arteko harremanen komiki alai eta eroengatik. Bere lan guztietan ez da inoiz falta gizarteari, konbentzionalismoei eta erlijioei kritika apur bat.Betidanik sentitu eta onartu egin du bera gay dela eta bere giro homosexuala guztiz deskribatzen du komikietan, normalean homosexualen arteko promiskuitatearen lepotik, heteroen errepresio sexualagaz bezainbeste barre eginez. Komikietan ere ez du inoiz ere ez gizon sendo eta iletsuekiko bere grina ezkutatzen.Donostiako zinemaldian egona da azken urtean, bere lana eta pertsonaren inguruan egindako dokumental baten aitzakian, eta liburuak sinatzen ibili omen zen Donostiako liburu denda batean. Hala ere, nahiz eta zenbaitetan bere lanak pelikula bihurtzeko saiakerak egon diren ("El condón asesino", "El hombre deseado", "Like rabbits" edota Espainiako telebistak egindako "Lisistrata") Ralf König inoiz ez da pozik geratu pelikulekin (oso txarrak dira benetan). Ez dute lortzen berak komikiekin kontatzen digun gauza bera ikusleari erakusten.Bere lanak "La Cupula" argitaletxeak argitaratu ditu Espainian."El hombre deseado"Walter gizon heteroen terapia-bilera batera gonbidatua izan den homosexuala da. Bertan bere neskaren arreta bereganatzeko bere buruaz beste egiten saiatu den gizon xarmangarria aurkitzen du eta hortik aurrera Walter gizona bereganatzen saiatzen da.PrototipoJainkoak Adan sortu egin du baina "Luci" sugeari aholkua eskatzen dio etengabe, egiteke dituen zenbait egokitze direla eta. Gizakiaren burmuina gehiegi programatuz gero, bere sortzailea duda mudan jarriko duen beldur da, batez ere. Erlijio katolikoaren inguruan egindako Trilogiaren lehenengo liburua dugu eta hiruretatik barregarriena. Kolorez egindako komika, kreazionismoa, sexualitatea edota filosofia umore askorekin jorratzen ditu.ArquetipoNoek Jainkoari mundua akatzeko eskatzen dio. Sodoma eta Gomorra perbertsioz beteriko hiri zikinak dira eta horregatik Noek askotan bere burua hiri horietara joatera behartzen du, hori bera ziurtatzeko ardo batzuk edaten dituen bitartean. Jainkoak ez dio jaramonik egin nahi eta denbora galtzeko itsasontzi handi bat egiteko eskatzen dio Noeri eta animalia bakoitzeko bikote bat aurkitu eta bertan gordetzeko.AntitipoPrototipo eta Arquetiporen ondoren, triologia San Pablorekin bukatzen da. San Pablo Grezian dabil Jainkoaren hitza zabalduz, nahiz eta kasualitatez Grezian Dionisioren ohorez eginiko festak eta filosofoen kongresu bat momentu berean gertatu.Jose Luis AsensioFUNZEEN fanzineahttp://elfunzeen.blogspot.com/