Imanol Erbiti 92.a Romandiako Tourrean

Guaixe 2013ko apirilaren 29a

Atzo despeditu zen Romandiako Tourra, 18,9 km-ko erlojupekoarekin. Omega taldeko Tony Martinek irabazi zuen erlojupekoa Lampreko Adriano Maloriri 16 segundo eta Sky taldeko Christopeher Froomeri 34 segundo ateraz. Baina Froomek lidergoari eustea lortu zuen eta berarendako izan da Romandiako Tourra, Katushako Spilaki 54 segundo eta Movistarreko Rui Costari 1:49 aterata. Costa laguntzen sekulako lana egin duen Imanol Erbiti arakildarra 92.a izan da, 45:51ra.