Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Rodriguez Inguanzo Memoriala jokatu zen Kantabrian, Espainiako Koparako baliagarria den proba. Rural Kutxako Migel Angel Benito izan zen garailea, SEguros Bilbaoko Hector Saezi 2 segundo aterata. Espainiako Kopako liderra, Rural Kutxako Fernando Grijalba, 1:22ra sartu zen, eta, hortaz, lider berria du Espainiako Kopak, Coluer taldeko Airán Fernandez (568 puntu). Fernando Grijalba bigarrena da (563 puntu). Asteazkenean Espainiako Koparako baliagarria den proba jokatuko da Legazpian. Bestalde, Arabako Bi Egunetako Challengeko lehendabiziko etapan, taldekako erlojupekoan, Lokosphinx talde errusiarra gailendu zen. Minutu pasako aldea atera zion Rural Kutxa talde sakandarrari (51:16). Rural Kutxak bere txirrindulari onenak aipatu Espainiako Kopako baliagarria den Inguanzo Memorialerako erreserbatu zituen.