Raul Roda eta Nerea Etxeberria garaile Arbizun

Guaixe 2013ko apirilaren 30a

Arbizuko 17. Duatloia. SakandarrakGizonezkoak1.Raul Roda: 1:39:5810.Felix Benjumea: 1:45:2812.Urko Berdud: 1:46:3016.Fco. Javier Gomez: 1:49:2422.Mikel Berdud: 1:51:5323.Sergio Garcia de Eulate: 1:52:0424.Javier Borrega: 1:52:0425.Juan Luis Maiza: 1:52:1628.Mikel Lakuntza: 1:53:2144.Isidro Asurabarrena: 1:58:0045.Juan Carlos Gomez: 1:58:0364.Jose Ignacio Mikeo: 2:06:20Emakumezkoak1.Nerea Etxeberria: 1:58:57*Oharra: Sailkapenean ez dago duatleten jaioterrien daturik. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat ez agertzea. Saltokiko Raul Amatriain ez zen Arbizuko duatloian aritu - Leitzako lasterketan parte hartu zuen eta proba irabazi - ezta bere taldekide Muller, eta horregatik inoiz baino irekiagoa izan zen Arbizuko 17. Duatloia. Hotz izugarriari aurre eginez, euria tarteka eta haize hotz izugarria, proba bukatzearekin nahikoa lana izan zuten proban aritu ziren 97 duatletak. Proba Nafarroako Duatloi Txapelketarako eta Euskal Herriko zirkuiturako baliagarria zen. Hasieran 8 km egin behar izan zituzten korrika, gero 32 km txirrindulan, Lizarragako katea igoz, eta bukaeran 4 km korrikan. Eguraldi txarrari aurre eginez, makina bat ikusle bildu ziren Arbizun, proba gertutik jarraitzeko eta duatletak animatzeko. Aldaketak buruanLasterketa oso gorabeheratsua izan zen eta buruan aldaketa asko izan ziren. Hasierako korrikako segmentuan Imanol Larrañaga (Azkoitiko T.T.) egon zen aurretik, Francisco Javier Etxarri (UPNA) gertu zuela. Baina bizikletaren segmentuan gauzak zeharo aldatu ziren, Luis Mari Urizarrek (Trigoi T.T.) hartu baitzuen aurrea, Raul Roda (Hiruki Valle de Egües) gertu zuelarik. Korrikako azken segmentuan Raul Rodak erritmoa gogortu eta Luis Mari Urizar atzean uztea lortu zuen, helmugara bakarrik helduz (1:39:58). 8 segundora sartu zen Urizar (1:40:06). Francisco Javier Etxarrik (UPNA) osatu zuen podiuma (1:40:41). Emakumezkoetan Euskoman taldeko Nerea Etxeberriak ez zuen areriorik izan (1:58:57), eta 3 minutuko tartea atera zion KO TT taldeko Nerea Gambrari (2:02:56). Sakandarrei dagokienez Felix Benjumea izan zen azkarrena, helmugara 10.a iritsita (1:45:28). Urko Berdud izan zen bigarren sakandarra, eta Pitxi Gomez hirugarrena. "Oso gogorra izan da, eguraldiagatik. Katea nahiko arriskutsu zegoen, irristakorra, eta kontuan ibili behar zen. Kontua da hotzarekin ez duzula tenperatura hartzen eta akaso hotzagatik hankako mina izan dezakezula... baina beno, egindako lanarekin kontentu" aipatu zigun, bukaeran, Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumeak. Altsasuarrak gaineratu zuenez, Arbizuko proba "oso polita da, oso ikusgarria". Tamalez, izan zen erorikoren bat eta 2 parte-hartzaile erretiratu egin behar izan ziren. Sari ematean 600 euro banatu ziren eta Arbizuko produktuez osatutako loteak. Probako azken gizonezko eta emakumezkoek ere loteak jaso zituzten, parte-hartzea sustatzeko.