Eneko Aramendia 4.a Altsasuko 26. Burunda Trofeoan

Guaixe 2013ko apirilaren 30a

Igandean, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako 26. Burunda Trofeoa jokatu zen Altsasun, kadeteen mailako proba. Txirrindulariek 50 km osatu behar izan zituzten, tartean Altamirara igo eta jaitsiz. Hirukote bat heldu zen aurretik helmugara, eta esprint estuan Ciclos Lizarra-Irisarris taldeko Diego Lopez nagusitu zitzaien (1:26:21) Erro y Eugui-Scania taldeko Carlos Ruizi eta Urko Berraderi. 4. postuan sartu zen Burunda taldeko Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia, 1:10era, probako lehen sakandarra. Aramendiak tartekako helmugetan lehena izan zen. Aralar taldeko Irabia Inter Sport taldeko Izai Mauleon 10.a izan zen, 1:14ra, Xabier Maiza 11.a, 2:09ra, eta Gorka Arbizu 12.a, 2:09ra. Quesos Albenizeko Josu Gabirondo 19.a sartu zen, Eneko Vilar 25.a, Asier Juanez 17.a eta Irabiako Oier Larunbe 36.a.