Unzurrunzaga lehen beteranoa Arratzu-Urdaibain

Guaixe 2013ko apirilaren 30a

Larunbatean 174 korrikalarik lortu zuten Arratzu Urdaibai mendi lasterketa osatzea (30 km), Ionut Zinka buru zela (2:36:47). Hotzak, euriak eta kazkabarrak goitik behera baldintzatu zuten proba. Ander Unzurrunzaga 27.a iritsi zen helmugara, probako lehen beteranoa (3:02:32). Carlos Gerendiain 71.a izan zen (3:30:06) eta David Oroz 165.a (4:46:27). Bestalde, 563 korrikalari iritsi ziren Donostia-Hondarribia-Talaia Bidea mendi lasterketako helmugara (31 km). Jokin Lizeaga izan zen txapelduna (2:14:16). Karlos Zelaia 32.a sailkatu zen (2:34:32) eta Jose Javier Maiza 42.a (2:37:44).