Igandean hasi zen Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa, Etxarri Aranatzen. Launa tiratzailez osatutako taldeak lehiatu ziren, hiru kategoriatan: emakumezkoak (260 kg), kadeteak (290 kg) eta gizonezkoak (320 kg). Ikuskizun polita eskaini zuten guztira aritu ziren 15 taldeek. Maiatzaren 11n bigarren jardunaldia jokatuko da, Iruñeko Takoneran, Sortzen-Ikasbatuazen festaren barruan, 11:30ean. Sakana bigarrena eta Andra Mari lehenaEmakumezkoetan Sakana Sokatira Taldeko neskak aritu ziren, Berriozar, Basaburua-Imotz eta Txantrearekin batera. Nerea Lizarragaren aginduetara, ongi moldatu zen Sakana, baina Berriozar izan zen talde onena (4 puntu). 3 puntu lortu zituen Sakanak, 2 puntu Basaburua-Imotzek eta puntu bakarra Txantreak. Kadeteen mailan Andra Mari ikastolatik sortutako bi talde aritu ziren: Andra Mari eta Beriain, biak Jexux Senarren esanetara. Haiekin batera beste hiru talde lehiatu ziren: Berriozar A, Berriozar B eta Ultzama. Aipatzekoa da Andra Mari izan zela kadeteen mailako talde onena, tiraldi guztiak irabazita (5 puntu). Berriozar A-k 4 puntu lortu zituen, Berriozar B-k eta Ultzamak 2,5 puntu, eta, azkenik, Beriainek puntu bakarra. Gizonezkoen mailan ere lehia estuak izan ziren. Amaiur A gailendu zen (6 puntu), Berriozar (5 puntu), Basaburua-Imotz (4 puntu), Kaskailueta (2,5 puntu), Amaiur B (2,5 puntu) eta Txantrea (puntu 1). Tiratzaile sakandarrakSakana (emakumeak, 260 kg)Tiratzaileak: Naiara Mundiñano, Arantza Serrano, Jaione Ganboa, Garazi Retegi eta Nerea. Entrenatzailea: Nerea Lizarraga.Andra Mari (kadeteak, 290 kg)Tiratzaileak: Oihan Karasatorre, Izai Mauleon, Jurgi Kintana, Gari Satrustegi, Adrian Joao eta Asier Estarriaga. Beriain (kadeteak, 290 kg)Tiratzaileak: Xabier Basabe, Nahia Nuñez, Janire Cerviño, Andrea Ansotegi, Mirari Imaz, Oihana Gabirondo eta Garazi Artieda.