Errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Sakanako Mankomunitateak egindako deialdia ibarreko komertzio, ostalaritza eta elkarteek baliatu dezakete. Haien errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa euskaraz jartzeagatik laguntza emanen du Mank-ek. 500 euroko diru-poltsa bideratu du jarduera horretarako. Deialdian jaso denez, euskara hutsezko errotuluei gastuaren %50eko ordainduko zaio, gehienez ere 400 euroko mugarekin. Elebitan errotulatzen dutenak %20 laguntza jasoko dezakete, 200 euroko mugarekin. Eskabideak urte guztian zehar aurkeztu daitezke Mank-en Lakuntzako egoitzan. Interesatuek honako agiriak aurkeztu behar dituzte: eskabide ofiziala beteta, IFKren fotokopia, fakturaren fotokopia, errotuluaren argazkia eta beste inondik diru-laguntzarik jaso ote den dioen aitorpena.UEUUdako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroetan izena ematen dute sakandarrek Mank-en laguntza jasotzeko aukera izanen du. Ibarreko erakundeak ikasleen matrikula, egoitza eta kilometraje gastuak lagunduko ditu, azken biak langabetuen kasuan soilik. 500 euroko diru poltsa sortu du Mank-ek diru-laguntza horiek emateko. Interesatuek eskaera garagarrilaren 1etik irailaren 30a bitartean aurkeztu dezakete Mank-en Lakuntzako egoitzan. Eskabide ofizialarekin batera, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, UEUren asistentzia ziurtagiria, kilometraje agiria eta langabetuen kasuan, Gizarte Segurantzak emandako bizitza laborala dokumentua.