Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan hasiko da Izurdiagako Futbol 8 Txapelketa. 8 taldek eman dute izena: Rajatabla, Itxasperri-Lacturale, Isotopos, Guanlarraz, Kiarrotillo, Egiarreta, Gunea-Taberna eta La Txu. Partidak larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira, Izurdiagako futbol zelaian. Txapelketa maiatzean eta ekainean jokatuko da, eta finala ekainaren azken erabakiko da. Txapelketako sistemari dagokionez, 8 taldeak bi multzotan banatuta ariko dira, eta multzo bakoitzeko onenak helduko dira finalerdietara. Lehen jardunaldiaLarunbatean:16:00etan: Rajatabla - Itxasperri-Lacturale18:00etan: Isotopos - GuanlarrazIgandean:12:00etan: Karrotillo - Egiarreta