Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruz Burukoa. Lehen jardunaldiaBarriola-Arretxe II (ostiralean Legazpin, 17:30ean. ETB1)Gonzalez-Urrutikoetxea (larunbatean Labriten. 17:00etan. NITRO)Beroiz-Ezkurdia (larunbatean Labriten, 17:00etan. NITRO)Olaizola I-Jaunarena (igandean Eibarren, 17:00etan. ETB1)Asteartean aurkeztu zuten, Bilbon, 2013ko Buruz Burukoa. Txapelketa oso gaztea izango da, 16 parte hartzaileetatik 7k 24 urte baino gutxiago baitituzte. Hain zuzen ere hori da bi ordezkari sakandarren kasua, Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarrak 22 urte baitauzka, Binakako txapeldun Jose Javier Zabaletak bezala. Dena den, printzipioz txapelketa irabazteko faboritoak beteranoak dira, egungo txapeldun Aimar Olaizola, Irujo, Oinatz Bengoetxea, Idoate eta Xala, ezustekorik ez badago behintzat. La Caixak babestuko du txapelketa eta nahiko azkarra izango da: ostiralean hasiko da, Legazpin, eta finala ekainaren 16an jokatuko da, arazorik ez badago. Finala atzeratuko balitz, ekainaren 30a litzateke jokatzeko muga. Zabaleta C adarrean eta Ezkurdia D adarreanTxapelketaren zati handi bat zozketa bidez erabaki zen, eta lau adar nahiko orekatu suertatu ziren. A multzoak egungo txapeldun Aimar Olaizola du buru. Atzean Retegi Bi du, eta honek Abel Barriolak eta Iker Arretxeren arteko irabazlearekin jokatu beharko du lehenago. B multzoan Idoate dago buru. Atzean Xala du eta lehenago Gonzalez eta Urrutikoetxeak jokatu beharko dute. C multzoan Oinatz Bengoetxea du buru eta honek aurretik Jose Javier Zabaleta du. Etxarrendarrak Asier Olaizola eta Jaunarenaren arteko irabazlearekin jokatu beharko du, maiatzaren 12an. Eta D multzoan Martinez de Irujo da buru. Aurretik Albisu du, eta ataundarrak Beroiz eta Joseba Ezkurdiaren lehiako irabazlearekin jokatu beharko du. Ezkurdia vs BeroizBuruz Buruko txapelketako D multzoa Ezkurdiak eta Beroizek mustuko dute larunbatean Iruñean. Ezkurdiak Buruz Burukora sailtzeko bi atariko gainditu ditu, Aritz Lasa eta Merino bidean uztetik dator arbizuarra, prestaketa lana eginda. Printzipioz Beroiz faboritoa da, baina ustekabekoa emateko hautagaien artean dago arbizuarra. "Aurretik bi partida jokatu izana ona da. Distantziara egokituta nago jada, baina torneo konplikatua izanen da" adierazi zuen arbizuarrak aurkezpenean. Arbizuarrak hitz gozoak entzun zituen aurkezpenean, Irujoren ahotik. "Dagokizun adarra ez zaizu inoiz gustatzen; nik Ezkurdia saihestu nahi nuen, baina hor daukat" adierazi zuen Binakakoa irabazi berritik datorren iberoarrak. Nolanahi ere, Beroiz arerio oso gogorra da eta lan asko egin beharko du arbizuarrak 22ra iritsi nahi badu. Ezkurdia aurrelaria ezer oparitzen ez duen Beroiz atzelariaren kontra. Ea nork egiten duen aurrera. Lau adarrakA multzoa: Final hamaseirenak: Barriola - Arretxe II. Zortzirenak: Retegi Bi. Laurdenak: Olaizola II.B multzoa: Final hamaseirenak: Gonzalez - Urrutikoetxea. Zortzirenak: Xala. Laurdenak: Idoate.C multzoa: Final hamaseirenak: Olaizola I - Jaunarena. Zortzirenak: Zabaleta. Laurdenak: Bengoetxea VI.D multzoa: Final hamaseirenak: Beroiz - Ezkurdia. Zortzirenak: Albisu. Laurdenak: Irujo.