GRAVN finalak Gasteizen jokatuko dira

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Federazioen arteko GRAVN txapelketako finalak, ezker paretako frontoikoak eta trinketekoak, igandean jokatuko dira Gasteizen. Jakina denez, aipatu txapelketetan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pilota selekzioak aritzen dira. Frontoian jokoan dauden 25 finaletatik Nafarroak 16 jokatuko ditu, Gipuzkoak 17, Bizkaiak 12, Arabak 3 eta Errioxak 2. 10 finaletan Nafarroa Gipuzkoaren kontra ariko da eta beste 6 finaletan Nafarroak Bizkaia izango du arerio. Hortaz, GRAVN titulua Nafarroak eta Gipuzkoak dute jokoan. Trinketeko finalean Murgiondo etxarriarrak hartuko du parte. Ongay eta Ezkurdia aurrera OpeneanNafarroako Buruz Buruko Openean aurrera egin dute Alberto Ongayk eta Mattin Ezkurdiak. C multzoan Ongayk 22-14 irabazi zion Otxandorenari eta finalerdietarako sailkatu da. Eta D multzoan Ezkkurdia 22-19 gailendu zen Iraizozen aurrean eta hurrengo faserako sailkatu da.