Gobernu ordezkaritzak pintada gehiago borratzeko eskaera egin du

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Apirilaren 11n Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak Nafarroako Gobernuari 7 pintada kentzeko eskaera egin dio. Haietako bi Etxarri Aranatzen daude. Aurretik borratutako mural batean, herriak ez du barkatuko eta paretak ezabatuz ez da egia estaltzen diote. Carmen Alba delegatuaren arabera, gainontzeko pintadak Arbizun daude eta Segi eta ETA erakundeak aipatzen dira. Bi erakundeek protokoloa sinatu zuten eta helburua da "Nafarroako zenbait udalerritan dauden terrorismoa goretsi edo txalotzen duten pintadak kentzea, udal horietan pintada horiek garbitzeari uko egiten diotenean". Hari segituz 10 pintaketa ezabatu zituzten Arbizun eta Etxarrin ilbeltza hasieran.