Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean eta igande goizean Nafar Kirol Jolasen Irristaketa Abiadurako finalak jokatu ziren Txantreako pistan. Aipatu finalak ekainaren 1ean eta 2an Madrilgo Arganda del Reyn jokatuko diren Espainiako Txapelketetarako baliogarriak ziren. Sakana Irristaketa Taldeko Juli Acebes monitoreak adierazi duenez, "probetan maila oso altua egon zen, eta Sakana klubeko neska-mutilek oso ongi lan egin zuten". Horrela, haurren mailan, Unai Villalobosek bi domina ekarri zituen. Batetik, Unai bigarrena izan zen 300 m sprintean, eta, bestetik, hirugarrena sailkatu zen 1.500 m linean. Larunbatean Sakanako Irristalarien Topaketa UrdiainenLarunbatean, maiatzaren 4an, 17:00etan, Sakanako irristaketa eskolen toketa izanen da Urdiaingo pilotalekuan. Olaztiko Sutegi Irristaketa Taldea, Altsasuko Irristaketa Taldea, Urdiaingo Aitziber Irristaketa taldea eta Etxarriko Irristaketa Taldeko irristalariak bilduko dira. Kategoriaka erakustaldiak, jokoak, probak eta lasterketak eginen dituzte, eta bukaeran merienda egonen da denendako.