Arbizuk hartuko du eskolen arteko topaketa

Guaixe 2013ko maiatzaren 3a

Eskola publikoetan ikasturtean zehar egiten ari diren lana gizarteratzeko eguna da etzikoa. Eskolen eta gurasoen artean elkarlanean antolatutako ospakizuna da, euskararen erabilera sustatzeko bide eman nahi duena. Herriz herri txandakatzen doa ospakizuna eta aurten Arbizuk hartuko du. Igandekoak, bestalde, euskal eskola publiko berriaren aldarria egiteko baliatuko dute. Aldi berean, hilaren 18an eta 19an Iruñean ospatuko den jai nazionalaren berri ere emanen dute. Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiko ikastetxe publikoetako guraso elkarteak eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek parte hartu dute ospakizunaren antolakuntzan. Sakandarrei ospakizunean parte hartzera deitu diete. Egitaraua10:00etan Pilota partiduak.10:30ean Erakusketak eta tailerrak.11:00etan Herri Kirolak eta jolasak.11:30ean Trikitilariak. 12:00etan Hamaiketakoa.12:15ean Popi eta Zaratrako pailazoak.13:00etan Kalejira, trikitilariak Txantxuerkin batera.