Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruz Buruko Txapelketan ordezkari bakarrarekin geratu gara, final hamaseirenetan Joseba Ezkurdiak Mikel Beroizen kontra galdu eta gero. Nahiz eta apustuak Arbizuko aurrelariaren alde atera, eta Ezkurdia faboritoa izan, Uharte Iruñekoak lortu zuen garaipena. "Galtzekorik ezer ez banu bezala hasi naiz, eta lasai jokatu zut" zihoan Beroizek. Ongi jokatu zuen Uharteko atzelariak, baina Ezkurdiaren opariak hobeto baliatu zituelako irabazi zuen. Bere aldetik, Ezkurdiari hasberriaren huts egiteak nabaritu zitzaizkion. Estua izan zen lehia. Ezkurdia markagailuan aurretik ibili zen hasieran, 2-7, baina Beroizek 13-11 aurreratzea lortu zuen. Ezkurdiak 13ra berdindu zuen, eta hortik aurrera, partidaren gakoa arbizuarrak egindako bi hutsetan egon zen. 13koa egin zuenean sakea berreskuratu zuen Ezkurdiak, baina ez zuen egoera baliatu, Beroizek sakeari egindako errestoa erantzuterakoan akatsa egin baitzuen arbizuarrak. Horren aurretik Beroizek lau tanto egin zituen. 18-14koan, baina, galdu egin zuen Beroizek eta egora ongi probestu zuen Ezkurdiak, sake-erremateari esker 18ra berdinduz. Baina hor etorri zen Ezkurdiaren bigarren akats nabarmena eta hor joan zitzaion partida, Beroiz bere gainetik pasa zelako, 22-18 gailenduz. Ezkurdiak ongi jokatu zuen baina ez zuen gozatu, bukaeran batez ere. Beroizek heldutasun gehiago erakutsi zuen eta tantoa bukatzen trebea dela ere erakutsi zuen. Partida bukaeran triste eta bere buruarekin haserre azaldu ze n Ezkurdia, egindako akatsengatik. Zabaleta laneraBinakako Txapelketa irabazi ondoren, Buruz Burukoa prestatzen buru-belarri dabil Etxarrengoa. Izan ere asteburuan sartuko da lehian, final zortzirenetan, Asier Olaizola 3 tantotan uztetik moralaz beteta dagoen Jon Jaunarenaren kontra. Afizionatuen mailatik ongi ezagutzen dira elkar biak, eta partida estua aurreikusten da.