Lagun Artea eta Txantrea nahiko lasai atera ziren zelaira; bi taldeek jokoan gehiegi ez zutela agerian geratu zen, bi taldeek 3. mailari eutsi baitiote, eta lehen zatia nahiko aspergarria izan zen. Baina 5 minututan 3 gol sartzea lortu zuen Txantreak, lakuntzarren harridurarako. Atsedenaldia eta gero lakuntzarrak saiatu zuten, baina ez zuten kontrako atean asmatu. Ez zen euren eguna izan, penalty bat eta guzti huts egin baitzuten. Txantreak 4. gola sartzea lortu zuen eta horrela despeditu zen lehia. Asteburuan azken partidaMutilbera da 3. Mailako liderra 74 punturekin, San Juanekin puntutara berdinduta. Lagun Artea 13. Postura jaitsi da, 45 punturekin. Asteburuan ligako azken jardunaldia jokatuko da. Eguesibarren jokatuko dute lakuntzarrek, 43 punturekin 14.a den Eguesibarren kontra. Arerio zuzenak dira bi taldeak eta 13. postua dago jokoan.