Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bukatu da Erregional mailako liga. Laugarren multzoan dabiltzan Etxarrik eta Altsasuk ezin izan zuten liga bukaera garaipenarekin ospatu. Etxarri Aranatzen lehen zatian gehiago dominatu zuten etxarriarrek, baina ez zuten kontrako atean haztatu. Bigarren zatian, jokaldi isolatu batean, Etxarrik euren ate propioan sartu zuen gola. Horrela irabazi zuen Beti Kozkorrek, aparteko ezer egin gabe. Altsasun Amigók lehen kornerrean gola sartu zuen. Amigók bikain mugitzen zuen baloia, eta atsedenaldirako 0-4 aurreratzea lortu zuten. Bigarren zatian dominatzen jarraitu zuen Amigók, eta partidaren bukaeran Altsasuko Javierrek gol bat sartzea lortu zuen, penaltyz. San Juan izan da Erregional mailako 4. multzoko txapelduna (73 puntu). Etxarri Aranatz 8.a da (34 puntu) eta Altsasu 9.a (30 puntu).