Iñaki Martiarena uhartearra hirugarrena Elomendiko Xtremen

Guaixe 2013ko maiatzaren 7a

Sakandarrak Elomendiko Xtremen1.Fernando Etxegarai: 1:45:513.Iñaki Martiarena: 1:46:376.Angel Arrieta: 1:47:278.Jose Luis Beraza: 1:50:4115.Jose Javier Maiza: 1:55:2219.Gorka Santesteban: 1:57:3222.Juanjo Goikoetxea: 1:58:1225.Evaristo Noveleta: 1:58:4426.Patxi Albeniz: 1:59:0769.Patxi Rubio: 2:10:36144.Arantzazu Larrañaga: 2:26:56174.Pablo Gonzalez: 2:23:04220.Josetxo Albizu: 2:44:44Igandean Elomendiko Xtreme maratoi erdia jokatu zen (21 km, 2000 m desnibela). Probaren izenak esaten duen bezala, proban Elomendi gaina igo eta jaitsi behar zuten. 269 korrikalari iritsi ziren helmugara, Fernando Etxegarai buruan zela (1:45:51). Etxegaraik 12 segundo atera zizkion Victor Amatriaini. Sakanako korrikalariek lan bikaina egin zuten: Uharte Arakilgo Iñaki Martiarena hirugarrena izan zen proban (1:46:37), Etxegaraitik 46 segundora, eta bere herrikide Angel Arrieta 6.a (1:47:27). Gainontzekoek ere lan polita egin zuten.