Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako Areto Futbol Txapelketa-Iker Kirolak Sariko finalak jokatu ziren Altsasuko Zelandi Kiroldegian. Lehenik eta behin 3. Eta 4. Postuak erabakitzeko partida jokatu zen. Emozioa pil pilean egon zen, Arezpek eta Ass Apple taldeek bina berdindu zutelako. Penaltyetan Arezpekoak finago ibili ziren eta beraiek lortu zuten 3. postuan sailkatzea. Segidan final handiari ekin zioten Etxarri Aranazko Auzomotojorik taldeak eta Altsasuko Piperoxkik. Partida oso lehiatua izan zen, baina Piperoxki nagusitu zen, Auzomotojorik 8-3 menpean hartuz eta txapelketa irabaziz. Zorionak guztiei!