Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako Irristaketa Eskolen topaketa ospatu zen Urdiainen. Altsasuko Sutegi, Urdiaingo Aitziber eta Olaztiko Sutegi klubetako irristalariek ongi pasa zuten. Jokoak, taldeen arteko lasterketak eta proba konbinatuak, erakustaldiak eta beste egin zituzten, eta bukaeran merienda izan zen guztiendako. Gustura pasatu zuten guztiek. Villalobostarrak TxantreanMaiatzaren lehenean federazioen arteko lasterketen Txantrea Trofeoa jokatu zen Iruñean. Altsasuko eskolako Unai Villalovos hirugarrena izan zen haurren mailan eta Ander Villalobos bigarrena izan zen.