Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko Aitzkozar Elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea Elkarteak antolatuta, maiatzaren 25ean jokatuko da 9. Aitzkozar herri Krosa. Aurten irteera eta helmuga Iturmendin izango ditu probak, baina Bakaikutik ere pasako da. Kategoria txikikoen probak 17:00etan hasiko dira, Iturmendin, eta proba nagusia (8,1 km), 18:30ean. Izena ematekoIzena ematea zabalik dago. Horretarako www.dantzaleku-sakana.com web orrira joan behar da edo ondoko telefonoetara deitu behar da: 948 562 034 / 606 398 802. Probaren egunean bertan ere izena eman ahalko da, Aitzkozar elkartean, lasterketa hasi baino ordu bat lehenago. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte.