Rural Kutxa talde sakandarra Bidasoako Itzulian

Guaixe 2013ko maiatzaren 8a

Gaur hasiko da 23 urtez azpikoen Bidasoako Itzulia, afizionatuen mailako denboraldiko helburu inportanteenetako bat. Probak lau etapa izango ditu eta tropel amateurreko talde inportanteenak lehiatuko dira bertan, Sakanako Rural Kutxa tartean. Berriki Espainiako Kopa irabazi duen Fernando Grijalba ariko da, Ibai Salas, Asier Unanue, Antonio Molina, Carlos Jimenez, Jaime Roson eta Jesus Rubiorekin batera. Lizarte, Naturgas, BAque, Seguros Bilbao eta Telco´m dira ariko diren taleetako batzuk. Talde faboritoen artean iaz proba goitik behera dominatu zuen Lokosphix talde errusiarra dago. Gaur 118 km-ko etapa laua izanen dute aurrez aurre. Lasterketa azken bi etapetan erabakiko da, Jaizkibel eta Erlaitz gainetan.