Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Taldetik azaldu digutenez, aurten aurreratu egin dute III. Sakana Burunda Zikloturista Ibilbidea. Maiatzaren 18an jokatuko da, larunbatarekin. Ohikoa denez, eta Altsasu abiapuntu eta helmuga izanda, Sakanatik barna ibilbide ez lehiakorra egitea da helburua, baina San Migel igoera kronometratuko da. Izena ematea zabalik dago, maiatzaren 16ra arte, www.clubciclistaburunda.com web gunean. Federatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabekoek 35 euro. Parte hartzaile guztiek produktu lotea jasoko dute eta hainbat sari zozketatuko dira.