Loiolatik Arantzazura pedalkadaz joateko gonbita

Guaixe 2013ko maiatzaren 8a

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak bi mendi bizikleta irteera antolatzen ditu urtero, Burunda Txirrindularitza Klubeko BTT sailarekin elkarlanean. Bata maiatzean izaten da, eta bestea lastailean. "Irteera hauetara sakandar guztiak gonbidatzen ditugu" adierazi du Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak. Bi ibilbideHorrela, maiatzaren 26an, igandean, Loiolatik aterata Arantzazura joateko mendi txirrindularitza ibilbidea antolatu dute, 42 km-koa, Urolako Bide Berdetik barna. Ibilbidearen zailtasuna ertaina-altua da. Horregatik beste ibilbide bat prestatu dute, errazagoa, Loiolatik atera eta Mirandaolara joango dena (27 km). Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Altsasuko autobus geltokitik. Aipatzekoa da bazkaltzera etxera itzuliko dela. Maiatzaren 21era arte eman daiteke izenaAipatu irteeran izena ematea zabalik dago, maiatzaren 21era arte. Horretarako ondoko telefonoetara deitu behar da: 636 528 112 edo 948 464 866 (kirol zerbitzua), edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikora mezua bidali. Prezioa: 10 euro.