Denboraldia bukatzear

Guaixe 2013ko maiatzaren 8a

Despeditzen ari da Nafarroako saskibaloi denboraldia. Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartzen ari diren talde sakandarrek dagoeneko despeditu dute denboraldia. Soilik haur mailako gizonezkoen Altsasu CBASK-eko taldeak jarraitzen du lehian. Errepaso bat eginez, emakumezkoen senior mailako 2. maila autonomikoan lehiatu den Altsasu CBASK taldeak kanpaina polita egin du. Ligan 8.ak bukatu dute Sakanako neskek. Gizonezkoen junior mailako 1. maila autonomikoan lehiatu den Altsasu CBASK taldeak ere lan ona egin du. Mutil juniorrek 10.ak sailkatu dira. Emakumezkoen kadete mailako 2. mailan lehiatu diren Sakanako 2 taldeak asteburuan bukatu zuten denboraldia. Cementos P.V. Altsasuk, lan ederra eginda, 8.a sailkatu da Emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako 2. multzoan. Irurtzun Lacturale taldea apalago aritu da eta 30.a sailkatu da. Haur mailako emakumezkoen 2. Mailan Altsasu CBASK Bodegon Sarriak 13. postuan despeditu du liga, denboraldiaren balantze polita eginez. LehianGizonezkoen haur mailako 2. Mailan, klasifikazio fasean jarraitzen du Cementos P.V. Altsasu taldeak. Asteburuan Tuterari 12-68 irabazi zieten altsasuarrek eta sailkapenean lehenak dira, sailkatzeko aukera nabarmenekin. Larunbatean, 10:50ean, Altsasun, Tafalla taldea hartuko dute. Gizonezkoen haur maila (2. maila. 2. fasea. Klasifikazio fasea)Emaitza: Tutera SDR Arenas 12 - Cementos P.V. Altsasu 68Sailkapena: 1. Cementos P.V. Altsasu (12+6)Asteburuko jardunaldia: Cementos P.V. Altsasu - Tafalla (larunbatean, 10:50ean, Altsasun).