Hautetsien sareak AHT-ren birplanteamenduarekin pozik

Guaixe 2013ko maiatzaren 8a

Hala ere, martxan diren lanak gelditzeko eskatu dute. Hilaren 25ean, 19:00etan, Tafallan eginen den manifestazioan parte hartzera deitu duteSakana eta Nafarroako hainbat hautetsi bere baitan hartzen duen Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren kontrako Hautetsien sareak adierazi duenez, pozik daude Nafarroako abiadura handiko korridorearen birplanteamenduarekin. Pozaren argudioa Espainiako eta Nafarroako Gobernuek egindako iragarpena da: herrialdeko korridorearen zati handienean funtzio anitzeko eta Europako zabalerara egokitutako sarea ezarriko da. Hautetsien sareak gogorarazi du adituek eta gizartearen gehiengoa aukera horren alde zegoela: "azpiegiturak ahalik eta gehien aprobetxatzea da, gure ikuspuntutik, baliabideak errentagarria bihurtzeko eta optimizatzeko erarik hoberena". Hala ere, hautetsi sareak kritikatu egin du Castejon eta Tafalla arten martxan dauden obrak jarraitzea. "Erokeriatzat eta onartezintzat" jo dute "egungo trenbidearen onodoan beste trenbide bat egitea, non orografia erabat laua eta bihurgunerik gabekoa den".