Chetout Bidasoako Itzuliko liderra

Guaixe 2013ko maiatzaren 9a

Atzo 23 urtez azpikoen afizionatu mailako Bidasoako Itzuli ezagunari eman zitzaion hasiera, Irunen hasi eta despeditu zen etaparekin. 13 txirrindularik ihesaldia burutu zuten, baina helmugarako 55 km-ren faltan harrapatu zituzten. Hortik aurrera izan ziren erasoak baina ez zuten fruiturik eman. Horrela, Irungo helmugara 9 txirrindularien taldetxo bat iritsi zen aurretik, eta Naturgaseko Loic Chetout izan zen azkarrena, Debabarrena taldeko Davide Martinelliren aurretik, egun Astanako zuzendaria den Giusepp Martinelliren semea, hain zuzen. Aipatzekoa da euriaren ondorioz erorketak izan zirela. Gaur 2. etapa jokatuko da, 4 portu dituena.