Bi sakandar Euskararen Nafar Kontseilua

Guaixe 2013ko maiatzaren 9a

Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluaren hamasei kideren izendapena onartu du gaurko bilkuran. Lau urterako izendapena da. Horien artean bi sakandar daude: Pello Mariñelarena Martinez etxarriarra, Nafarroako Ikastolen Federazioko ordezkari gisa ariko dena eta Lizarra ikastolako zuzendaria den Josu Reparaz Leiza. Euskararen nahiz euskal kulturaren alorrean ospe handia duten izendatutako zazpi pertsonetako bat da arbizuarra. Euskararen Nafar Kontseilua kontsulta-organoa da eta bere funtzioak honakoak dira: hizkuntz normalizazioari buruzko plan orokorren eta arauzko proiektuen berri ematea, onartu aurretik; hizkuntz plangintza eta normalizazioari buruz Nafarroako Gobernuak egindako gaien inguruan bere iritzia ematea; eta euskararen erabilera eta sustapenari dagokionez, Gobernuari proposamenak egitea. Bere buru Hezkuntza kontseilari Jose Iribas da.