Sakanan bizi, Sakanan erosi

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Abian plataformak ibarreko komertzioan erosketak egiteko deia egin du: �Sakanan kontsumitzeak gure komertzioaren biziraupena ekartzen du eta aldi berean ibarrarena ere. Izan arduratsua eta murgildu eskualdean�. Sakandarrek bertako komertzioarekin duen konpromisoa bultzatzeko helburuz jarri du martxan kanpaina plataformak. Izan ere, Abian-eko kideen iritziz, �Sakanan Bizi eta Lan leloan sinesten badugu, gure jarrerak aldatu eta hitzetik ekintzetara pasatu behar dugu�. Abian-etik gogora ekarri dute komertzioa beti izan dela gure herrietan bizitzaren sinonimoa eta horrela izaten jarraitzea nahi dute. �Kirol jarduerak, festak, beste sektoreen aldarrikapenak eta beste babestu dituzte eta egoera okerrenetan ere laguntzen jarraitzen dute�. Plataformako kideek azaldu dutenez, sakandar langabeen erdia sektore horretakoa da. Herrietan itxi diren denda, taberna eta autonomoen jarduera ugariak ekarri dituzte gogora. �Beste sektoreetan ez bezala, isilik eta bakarrik joan dira langabeziara. Gaur mantentzen direnak oso egoera txarrean daude eta askok itxiera hurbilegi dute�. Plataformako kideen iritziz, �gaur egun Sakanako biztanleria guztiak argi dauka egoera zail baten aurrean gaudela eta aurrera pausuak ematen jarraitu behar dugula�. Horregatik, Sakanaren etorkizunaren defentsan �apustu ausart eta arduratsu batean murgiltzeko� deia egin dute Abian plataformatik.