Nazabal Urrezko Banakako final laurdenetan

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Banakako Urrezko Aizkora azken txanpara heldu da. Hasierako ligaxka jokatuta, 8 aizkolari sailkatu dira final laurdenetarako. Final laurdenak larunbatean jokatuko dira. Alde batetik, Diman, 19:00etatik aurrera, Floren Nazabal, Aitzol Atutxa, Joseba Otaegi eta Ander Erasun ariko dira. Bost lan izango dituzte aurrez aurre, eta denera 8 enbor erdibitu beharko dituzte. Bi onenak sailkatuko dira finalerdietarako. Beste final laurdena Urduñan jokatuko da, eguerdian. Juanjo Lopez, Mugertza II, Rekondo eta Kañamares III lehiatuko dira.Floren Nazabalek maila bikaina erakutsi du orain arte eta finalerdietara sailkatzeko faborito nagusia da. Ea aurreikuspenak betetzen dituen.