Afizionatuak. Natxituako proba Rural Kutxako Benitorendako

Guaixe 2013ko maiatzaren 13a

Rural Kutxa talde sakandarreko Migel Angel Benitok irabazi zuen Lehendakari Txapelketarako puntuagarria zen Natxituako lasterketa, helmugara bakarrik iritsi eta gero (2:57:38). Bere taldekide Diego Rubio 8.a izan zen, 22 segundora, eta probako talde onena izan zen Sakanako taldea. Garaipen honi esker Lehendakari Txapelketako lider berria da Benito. Bidasoako Itzulian ez da batere fin ibili Sakanako taldea, ez du zortea alde izan, eta, hortaz, Benitok aste xumea makilatzea lortu du. Baque taldeko Mario Gonzalezendako izan da aurtengo Bidasoako Itzulia. Rural Kutxak talde indartsua eman zuen, baina berriki Espainiako Kopa irabazi duen Fernando Grijalba 8.a sailkatu zen, 23 segundora. Bestalde, aipatzekoa da Burunda Txirrindularitza Klubetik sortutako Rural Kutxa talde profesionaleko Amets Txurrukak irabazi duela Asturiasko Itzulia.