Arrieta pozik Movistar egiten ari den Giroarekin

Guaixe 2013ko maiatzaren 14a

Uharte Arakilgo Jose Luis Arrieta oso pozik dago bere taldea, Movistar Team, egiten ari den Giroarekin. Dagoeneko etapa bat irabazi du Alex Dowsettek eta Beñat Intxaustik maglia arrosa jantzi zuen egun batean. "Lan ona egiten ari gara eta honek garaipen gehiagorengatik borrokatzera animatzen gaitu" adierazi du uhartearrak. Arrietak gaineratu duenez "balantzea oso positiboa da", dagoeneko lortu baitute euren helburua, etapa bat irabaztea. Horretaz gain, maglia arrosa janztea eta beste garaipen batetik oso gertu egotea kontentu egoteko modukoa da. Arrieta oso arro dago Beñat Intxaustiren portaerarekin. "Bikaina jarriko nioke. 10 lehendabizikoen artean sailkatzeko helburua soilik segundo batzuetara nago eta oso optimista nahiz" gaineratu du Movistarreko zuzendariak. Sailkapen orokorrari dagokionez, Nibali ikusten du faborito nagusi eta Scarponi ere oso ongi ikusten du. Gaur Giroa bueltan, mendia protagonista delaAtzoko atsedenaldiaren ondoren gaur ekingo zaio berriro Giroari. Goi mailako mendi etapa izugarriak dituzte aurrez-aurre. Gaur lehen mailako Canson di Lanza (1555m) igo eta jaitsi ondoren, lehen mailako Montasio mendi gainean despedituko da Giroko etapa (1519 m).