Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Zirkuituko Nafarroako Irristaketa Txapelketa jokatu zen Antoniutti parkean, kimuen, haurren, gazteen, juniorren eta seniorren mailan. 180 irristalari inguru aritu ziren. Ioseba Fernandezek, munduko txapeldunak, dominak bata bestearen atzetik pilatu zituen senior mailan, iturmendiarrak ez baitu areriorik. Senior mailako lasterketan Ioseba Fernandez (Amaya) bere taldekide Ander Lopezi eta Raul Vergarari (Lagunak) nagusitu zitzaien. 500 metro sprint modalitatean Fernandezek garaipena lortu zuen, Mikel Alzuetaren (Amaya) eta Ander Lopezen aurretik.