El barrio de los artistas 2013 artisten auzoa

Guaixe 2013ko maiatzaren 17a

Erakusketak, haurrentzako tailerrak, artisten estudioak denontzat irekiak, musika zuzenean, perfomanceak... Artea kalera aterako da denongana iristeko helburuz.Datorren ekainaren 8an, Iruñeako alde zaharra ARTEAZ beteko da. Aurtengoa Artisten Auzoaren V.edizioa izango da. Eta ekintza honen atzean "El vértigo de la Trapecista-Trapezistaren Zorabioa" izeneko elkarte kulturala dago, zeina 2008.urtean sortu zen. Ekintza honen bidez  Artearen bidezko hiritarren arteko elkarrizketa sustatu nahi dute, artistak eta hiritarrak artisten sormen espazioetan batuz, hala nola, Artearen adierazpenerako espazio alternatibo berriak bilatuz. Mundua ikusi eta ulertzeko aniztasuna eta partehartzea oinarrizko bi elementu dira ekintza hau antolatzen eta aurrera eramaten duten pertsonentzat.Artisten Auzoa sormen artistikoa eta bere gozamenari eskainitutako eguna da, auzo guztiari irekia dagoena. Hiriaren sortzaile ezberdinek haien ateak zabalduko dizkigute, Iruñeako alde zaharreko kaleak galeria, museo eta elkarrizketa guneetan bilakatuz. Egun honen oinarrizko idea, Artea hiritarren adierazpen modu batean erabiltzea da, adierazteko edozer duen pertsona guztien parte hartzea sustatuz. Horregatik programazioa heterogeneoa eta aberatsa izango da, disziplina ezberdineko artistak batuz, urte asko daramatzaten artista eta hasi berri diren artisten arteko topagunea sortuz.Alde batetik artista ezberdinek proposamenak aurkezten dituzte eta bestetik alde zaharreko espazio ezberdinek haien espazioa eskaintzen dute. Dena musutruk egiten da, ez da dirurik bitarte egoten. Eta "El vertigo de la Trapecista-Trapezistaren Zorabioa" osatzen duten pertsonak arduratzen dira programazioa sortzeaz. Eta ziur nago hilabete askotako lanaren emaitza ekainaren 8an denok gozatuko dugula. Berehala informazio eta egitaraua prest edukiko dute ondorengo web-orrian: www.elvertigodelatrapecista.wordpress.comAgendan data apuntatu eta anima zaitezte! Erkuden de Andrés Imazwww.hegandream.com