Iratiko mendi maratoi erdia Angel Arrietarendako

Guaixe 2013ko maiatzaren 14a

Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeko Angel Arrietak irabazi zuen igandean jokatutako Iratiko mendi maratoi erdia (21 km). 83 korrikalarik hartu zuten parte, eta uhartearrak 16 segundo atera zizkion Raul Rodari (1:45:51). Mendi korrikalari sakandarrek maila bikaina eman zuten. 8. postuan sartu zen Evaristo Noveleta irurtzundarra (1:57:25) eta 9.a izan zen Aralar Mendiko Patxi Albeniz (1:58:23). Jose Antonio Salgado beterano altsasuarrak ere lan ederra egin zuen, helmugara 20. postuan iritsiz (2:06:40). Josetxo Albizu 51.a sartu zen (2:29:54). Emakumezkoetan Leire Fernandez nagusitu zen (2:02:17), eta hirugarren postuan sailkatu zen Aran Larrañaga uhartearra. (2:26:08). Sakandarrak III. Erlaitz Aiako harrietan1.Aritz Egea: 1.44:2645.Aritz Munarriz: 2:09:4750.Alatz Agirre: 2:10:4773.Mikel Berastegi: 2:14:05114.Iraitz Senar: 2:21:39227.David Oroz: 3:37:29229.Javier Gonzalo: 2:37:35264.Maite Beregaña: 2:44:19331.David Irigoien: 3:25:36334 korrikalarik osatu zuten III. Erlaitz Aiako harriak mendi lasterketa, Irunen. Aritz Egea izan zen azkarrena (1:44:26). Aritz Munarriz etxarriarra izan zen lehen sakandarra, helmugara 45. postuan sartu eta gero.