Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean V. Deba Itziar Xtreme Triatloia jokatu zen (750 m igeri-30 km bizikletan-5,2 km korrikan). 331 triatletek parte hartu zuten, eta Nicholas Kastelein izan zen azkarrena (1:19:56). Sakana Triatloi Taldeko bi Urko aritu ziren proban. Urko Berdud 46.a heldu zen helmugara (1:27:03), eta Urko Peñagarikano 88.a (1:30:11). Probako bigarren kadete onena izan zen Peñagarikano.