Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goi mailako mendi etapa zuen atzo Italiako Giroak. Etapa ikusgarrian Sky taldeak bi alde ezagutu zituen: batetik, Rigoberto Uranek sekulako erakustaldia eman zuen, etapa irabaziz, eta, bestalde, Wigginsek minutu bat eta 8 segundo galdu zituen. Nibalik lidergoa eutsi eta sendotu zuen, 31 segundora sartu baitzen, Cadel Evansekin batera, eta galtzaile nagusiak Wiggins (1:08 galdu zuen), Scarponi (4:10 galdu), Samuel Sanchez (4:22 galdu) eta bereziki Hesjedal (20:53 galdu) izan ziren. Vincenzo Nibali da Giroko lider sendoa (38:57:32). 41 segundora du Cadel Evans, 2:04ra Uran eta 2:05era Wiggins. Sky taldeak, beraz, bi oilar ditu goiko postuetan. Sakandarrei dagokionez Egoi Martinez 32.a da, 20:46ra; Jorge Azanza 44.a, 36:38ra; eta Gorka Verdugo 67.a, 53:57ra. Talde laranjaren helburua etapa bat lortzea da. Gaur 11. etapa dago jokoan, 2. Mailako Vajont portuan despedituko dena.